XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilusio handia egiten zidan bi aste Dani eta Paurekin egoteak: ordutegirik errespetatu beharrik ez, ardurarik ez, betebeharrik ere ez...

Nire kontura ibiltzeko hain gauza sentitzen nintzen!

Gauza ginen nor gure oporraldia geure kasa prestatzeko, helduen laguntzarik gabe!

Nuriaren berririk ez genuen, bere lagunarekin dorrea ikusten harrapatu genuen larunbat arratsalde hartatik.

Bistan zen gurekin elkartzeko aukera guztiak ebitatu zituela, baina horrek ez zidan enbarazu handirik egiten.

Berak aparte egotea erabakia baldin bazuen ez nintzen ni bere atzetik ibiliko!

Aita ni baino minduago eta kezkatuago zegoen neskaren jarrerarekin.

Maria Angelsek askotan hitz egiten zion horretaz eta bere alabaren itxikeriarekin oso kezkatuta zegoela esaten zion.

Biek, ordea, uste zuten denborarekin neskak bere jarrera erasokor eta harroa utzi eta onartu egingo gintuela.

Niri ordurako bost axola zitzaidan onartzen gintuen ala ez.

Azken batean, nire artean nioen, inork ez zuen neskagatik kezkatu beharrik...

San Joan gaua mugitua izan zen.

Aitak mudantza-kamioia kontratatu zuen, etxe berrira eraman nahi genuen guztia garraiatu ahal izateko.

Etxe berria altzari berriez lehendik jantzita bageneukan ere,(...)